(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

GPX Ibilbideak


SITNAk Nafarroako Geoportalaren bistaratzailean (http://sitna.navarra.es/navegar) tresna ezberdinak eskeintzen ditu GPS ibilbideak inportatu eta esportatzeko. Funtzionaltasun berri honek, aparatu mota hauen erabiltzaileak honako hau egiteko gaitzen ditu:

Mapan GPX fitxategiak inportatu

Inportatutako ibilbidea

Aukera hau Bilaketak\GPS ibilbidearen arabera (GPX) Menuan eskuragarri dago.

Erabiltzaileen ibilbide, puntu eta ibilbideen profilak Web orriko mapen gainean bistaratzea ahalbidetzen du. Web orrian igotako ibilbide bakoitzarentzat ezaugarri taula bat aurkezten da, non ibilbidearen izena, zinezko luzera (3D), ibilbidearen gutxieneko eta gehieneko altitudea eta metatutako desnibela dauden.

goruntz

Digitalizatutakoa GPX eta KML formatuetara esportatu

KML formatura esportatutako ibilbidea

Aukera hau erabilgarri egongo da bistaratzailearen GPS tresnarekin ibilbide bat margotzen den bakoitzean. Digitalizatutakoa GPX (GPS tresnetan kargatu ahal izateko) eta KML (Google Earth edo edozein GIS software batean bistarazi ahal izateko) formatuetara deskargatzea ahalbidetzen da. Aukera hau bistaratzailearen GPS tresnarekin ibilbide bat margotzerakoan agertzen da.

Esportazioaren emaitzek 5 metrotako pixel-neurriko Goraguneen Eredu Digital batetatik lortutako aldapen datuak dituzte.

goruntz

Web orrian GPX argitaratu SITNAren kartografian gainjarrita

Estekatzeko URLa eta mapa sartzeko HTMLa

Tresna honek Web orrian GPS ibilbideak SITNAren informazioan gainjarritak argitaratzea ahalbidetzen du. Bilaketak\GPS ibilbidearen arabera (GPX) Menuan, bai erabiltzailearen disko gogor bateko fitxategi bat hautatu, bai formatu hau duen fitxategi baten Web helbide publikoa (URL) sar daiteke.

Aurrekoaren emaitzatzat, eta bakarrik URL batetik kargatutako GPXentzat, ibilbide edo ibilbidearen puntu bakoitzaren izenaren ondoan ikono bat kateekin agertuko da. Ikono hau sakatuz lortuko dira bai bistaratzailea GPXa jarrita estekatzeko helbidea, bai HTML kodea bistaratzailea (ibilbidea erakutsiz) edozein Web orrian sartzeko SITNAren iframe kapazitatea erabiliz.

goruntz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa