(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

ETRS89rako migrazioa


SITNAren erreferentzia sistema

2013ren abuztuaren 12tik, Nafarroako Gobernuko informazio geografiko sistema nagusiek - Nafarroako geoataria, IDENA, Katastroa, Kartografia denda, Nafarroako Hirigintza Informazio Sistema (SIUN), SIGPAC, Geologia ataria, Hilobi mapa eta Lurrazpiko Kanalizazioen Koordinazio Ataria (PCCS) - informazioa ED50 erreferentzia sisteman argitaratzeari utzi dio beste erreferentzia Sistema bat erabiltzen hasteko, ETRS89, UTM proiekzioa, 30N zonaldea.

606/2013 Resoluzioa jarraituz, Nafarroako Lurraldeko Ondasunaren Erregistroak ETRS89 sistema erabiltzen hasi zen.

goruntz

Zergatik egin da?

80. hamarkadako GPS nabigazio eta kokatze teknika berrien garapenarekin, eta Europako herrialde guztiek erreferentzia-sistema bera eta homogeneoa izateko helburu nagusiarekin, Europar Batasunak ETRS89a (European Terrestrial Reference System 1989) sustatu zuen erreferentzi-sistema geodesiko bezala, sistema global bat izateko abantaila duelako.

Ondorioz, 1071/2007 errege-dekretuak ETRS89a ezarri zuen espainiako erreferentzi-sistema geodesiko bezala eta 2015aren urtarrilaren 1tetik aurrera Administrazio Publikoak ekoiztu edo eguneratutako informazio geografikoa ETRS89an zabaldu behar zuela finkatu zuen.

goruntz

Gomendioak

Aldaketa hau nafarroako gizarte osora hedatu nahi izan da hasieratik, pertsona eta instituzio bakoitzak bakoitzaren beharren arabera erreakzionatu ahal izateko.

Jendeak jakin behar duena da migrazio honek mapan irudikatutako puntu, lerro, zein poligonoen koordenatuak aldatzen dituela.

Informazio soil bat bistaratzen bada, nabaritzen den ezberdintasun bakarra koordenatuen balioak dira. Objektu geografiko baten koordenatuak aldatzeak ez du esan nahi objektu hori benetan eraldatu egingo denik. Aldatzen dena mapan duen irudikapena da. Irudikapen-aldaketa hauek desberdintasun nimioak dakartzate , baina beti ere gaur egungo neurketa tekniken zehaztugabetasunak baina txikiagoak.

Datu geografikoen erabiltzaileek datuen jatorrizko eta bukaerako erreferentzia sistemak kontutan hartu beharko lituzkete. SITNA datuak erabiltzen badira, kontutan izan hauek ETRS89n sisteman daudela erabilgarri.

Foru Erkidegoko administrazioa datuekin hornitzen baduzu, zure informazioa ETRS89ra eraldatzeko bideratutako estrategia egokia diseinatu beharko duzu.

ED50tik ETRS89rako eraldaketak, edo alderantzizkoak, tresna informatikoen bidez egin daitezke, adibidez GeoConverteren bidez, Tracasa enpresa publikoak garatutako doako aplikazioa. Aldi berean, Tracasak diagnostiko, trebakuntza, soporte eta datu-eraldatze zerbitzuak eskaintzen ditu. Gurekin harremanetan jar zaitezke formulario honen bidez.

goruntz

Informazio gehiago

Geografia Institutu Nazionalak (IGN) web orrian, gai honi buruzko informazio gehiago daiteke esteka honetan.

goruntz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa