(Edukira Joan)

Logotipo de SITNA

Castellano|Euskara|English

Dispositibo mugikorrak


IDENAren mapak zure mugikorrean edo tabletan ere bai

IDENAren mapa bistaratzailea smartphone edo tableta bateko nabigatzailearekin ere erabil daiteke, horrela, SITNAko informazio geografikoa lekuan bertan kontsultatzeko aukera emanez.

Gailu mugikor batetik sartzen bagara aplikazioan, interfazea aldatu egiten da erabilera errazteko, botoiak murriztuz eta panelak tamaina txikiko ukimen pantailetara egokituz.

Asmoa da aplikazioa landa eremuetan edo mendian erabilgarri bihurtzea, tresna lagungarri gisa. Horrela, informazio geografikoko bistaratzaile tipiko baten funtzionalitateetatik harago, ezaugarri multzo bat gehitu da, nahinongo erabilera sustatzeko. Horien artean:

  • Erabiltzailearen posizioa ezartzea, gailuko GPStik abiatutako kartografia baten gainean.
  • Informazio geografiko tematikoa edo erreferentziazkoa kontsultatu ahal izatea konexioarekin -"online"- edo konexiorik gabe "offline".
  • Lekuan bertan egindako ibilbideak ("trackak") eta puntu jakinak ("waypointak") grabatu ahal izatea.
  • Ibilbideak kontsultatu eta bistaratu ahal izatea.

goruntz

Online eta offline lan egiteko aukera

Besterik adierazi ezean, aplikazioa online kargatuko da, IDENAren zerbitzuek eskaintzen duten informazioa (WMS eta WFS) jasoz eskura dauden geruzen menutik. Nolanahi ere, WMS datuak beste nahinondik hartu daitezke.

Aplikazioa datu estaldura aski egonen ez den tokiren batean erabili nahi denean, edo, besterik gabe mugikorreko datuak kontsumitu nahi ez direnean, bada aukera eremu bat hautatzeko eta ortoargazkia, oinarrizko mapa edo biak gailuan deskargatzeko eta, horrela, offline moduan erabiltzeko. Deskarga egin ahal izateko aski da une horretan datuetara irismena izatea eta gailuan biltegiratzeko aski toki izatea. Prozesu erraz eta laburra da.

goruntz

Trackinga

Aplikazioak aukera ematen du ibilbideak maparen gainean kargatzeko. Baina ibilbideak sortzeko aukera ere ematen du. Trackinga aktibatuta, gailuko GPS posizioa tarteka grabatzen da, track bat sortuz. Trackari waypointak ere gehi dakizkioke. Track hauek gero mapan berean kontsultatu edo beste formatu batzuetara esporta daitezke (GPXeta KML). Tresnak aukerak ematen ditu puntu bakoitzaren eta ibilbideko altuera profilaren gaineko informazioa interaktiboki kontsultatzeko.

goruntz

Ezaugarri nagusien laburpena

  • HTML5 onartzen duen nabigatzaile baten bidez sartu daiteke, eta ez da instalazio gehigarririk egin behar.
  • Plataforma-anitza da, Windowsekin, Androidekin edo IOSekin egiten du lan.
  • Aukera ematen du online eta offline lan egiteko.
  • Nabigazioa mapan zehar eta GPS posizionamendua.
  • Hondoko mapa hauta daiteke.
  • Bestelako informazio geruzak (WMS) gehi daitezke.
  • Kargaturiko geruzetako informazioa kontsulta daiteke.
  • Bistaratzen ari diren geruzen legenda ikus daiteke.
  • Tokien, koordenatuen eta katastro erreferentzien bilatzaile adimenduna du.
  • Street View-ra sartu daiteke.
  • Mapak email, facebook eta twitter bidez partekatu daitezke.
  • Neurtzeko tresnak ditu.
  • Inprimatzeko aukera ematen du.
  • Ibilbideak sortu eta kontsultatu daitezke.
  • Laguntza du.

goruntz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa